ATERABIDEAK
Gure karabanak ekologikoak, ekonomikoak eta ibiltariak dira. Komun idorrak dituzte aire librean antolatzen diren gertakarietarako. Garraiatzeko errazak dira eta gehienez 2000 pertsonako ekitaldietarako balio dute. Zuek ez duzue deusetaz arduratu behar, guk egiten baitugu mantenua. Batez ere Euskal Herrian eta Landesetako hegoaldean lan egiten dugu.
IBILMOLDEA
Komun idor hauek bereizketa egiten dute eta ez dute urik behar, ezta sega-zahi gehigarririk ere. Hortaz, komun mota honen erabilera orokortuko balitz, zuhaitzen moztea saihestuko genuke eta aldi berean, ura aurreztuko.
Komun hauek materia idorra biltzen dute, ondotik kalitatezko konpost baterako lehengai bilakatzen ahal dena gure landareentzat (ez fruitu eta barazkientzat!).
Gernua, berriz, ur araztegietara eramaten dugu tratatua izan dadin.
Garrantzitsua da jakitea zuzenean ebakuatzen den gernua antzua dela eta bere %85 ura dela.
Azotea (N) duenez, jadanik ongarri gisa erabili daiteke.
Erabiltzaileak ez du desberdintasunik ikusten.
Komunaren azpian bi ontzi ezartzen ditugu, bata bestearen gainean. Sare batek bereizten ditu eta horrela, materia gogorra gainean atxikitzen da eta gernua beheko ontziraino isurtzen da.
DENA BATEAN
Bakoitzaren beharren arabera, modelo ezberdinak proposatzen ditugu, gertakari txikienentzat eta baita milaka pertsona hainbat egunez mobilizatzen dituzten festibalentzat.
EKOLOGIKOAK
Erabilera bakoitzean ura aurrezten da, 5 eta 7 litro artean. Ez da botakinik.
EKONOMIKOAK
Ez da xahutzerik, eta ez da ur-iturri bati lotu behar.
USAINIK GABE
Gure komunek ez dute usainik sega-zahiaren erabilerari esker.
PRAKTIKOAK
Garraiatzeko errazak, muntatzeko lasterrak eta eremu guztietarako egokiak.