KONFIANTZA EGIN DIGUTE
Jadanik ehundaka prestazio eskaini dizkiegu kolektibitateei edo elkarteei. Hendaiatik hasi eta Seignosseraino, Pauetik eta Mont-de-Marsan-etik ere pasatuz, BAB eskualdearen inguruan (euskal itsasbazterra) 100 km-ko eremuan lan egiten dugu.
Herriko bestetan, gertakari kulturaletan, komunik ez duten parke edota hondartzetan… Kasu anitzetan, komun gehigarriak beharrezkoak dira.
Hainbat Herriko Etxerekin lan egin dugu: Hendaia, Donibane Lohizune, Miarritze, Baiona, Ondres, Bokale, Tarnose, Sara, Azkaine, Senpere, Zuraide, Capbreton, Hossegor, Seignosse, Akize, etab.
Elkarte anitzi ere ekarri dizkiegu gure zerbitzuak: Herri Urrats, Baleapop, Usopop, Du Flocon à la Vague, Mintzalasai, Festilasai, etab.
Zerrenda horri gehitzen zaizkio Lurrama laborantzaren azoka, Akizeko erakusketen azoka edo Ostalamer bezalako jatetxeak.
Miarritzeko Herriko Etxeak hastapenetik egin zigun konfiantza. Izan ere, komunikazio zerbitzuak duela 3 urtetik uda guziz deitzen digu Ozeanoko Ostegunak gertakarietan present izateko
Gaurko musiken kontzertu gela da Atabal, François Matonen zuzendaritzapean. Gaur egun, gertakariak antolatzen dituzte aire librean ere, eta horietan, gure karabanak erabiltzea hautatu dute.
2940 litro ur aurreztuak 420 erabileraren ondotik
Senperen ospatzen den ikastolen urteroko besta, 35 000 pertsona baino gehiago biltzen dituena
4200 litro ur aurreztuak 600 erabileraren ondotik
Bokaleko hiriak Gillou basoa eta Peloste parkea bezalako berdeguneetan gertakari berriak antolatzen ditu.
0 Comments